Eskubaloi jokalari eta zaleek hitzordu berezia izanen dute abenduaren 27an, asteazkenean, Leitzako kiroldegian. Aurrera Kirol Elkarteak Eguberrietako Eskubaloi Txapelketa Triangularra antolatu du. Hiru taldetako jokalariak ariko dira lehian: Leitzako Aurrera Kirol Elkartekoak, Doneztebeko Erreka Eskubaloi taldekoak eta Lekunberriko Eskubaloi taldekoak. 16:30ean hasiko dira partiduak.
Jaione Olazabal, Jon Gurrutxaga eta haien lau seme-alabak igoko dira Leitzako Herri Aretoko oholtzara. Abenduaren 27an, asteazkenean, izanen da emanaldia 18:00etan eta sarrera librea izanen da. Diskoa kaleratu berri dute eta bertan bildutako kantuak entzuteko aukera izanen dute bertaratzen direnek.
Elizan ikusiko ditugu Senpereko SPUC elkarteko pilotariak urte hondarretan proposatzen duten kantaldi berezian, elizaren aterpean abenduaren 27an, asteazkenean, 19:00etan. Pilota eta kantua ongi uztartuz, errepertorio polita eskainiko du herriko pilotari taldeak, haatik gaitzeko laguntza ukanen dute Gurashow emazte kantari ospetsuekin.
Ekhi Huarte artistaren margolanak ikusteko aukera izanen dute abenduan Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Lehen pintura garaia obra jarri dute ikusgai eta abenduaren 28an bisita gidatua eskainiko du artistak berak 19:00etatik aurrera.
2024ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 12an, 13:00etan bukatuko da aurkezteko epea. Irabazleak 250 euroko saria hartuko du.
Abenduaren 12an, astearte arratsaldean hitzaldia eta tailerra emanen du Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak liburutegian