Eguberrietako Eskubaloi Txapelketa Triangularra jokatuko dute abenduaren 27an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abenduaren 26a

Eskubaloi jokalari eta zaleek hitzordu berezia izanen dute abenduaren 27an, asteazkenean, Leitzako kiroldegian. Aurrera Kirol Elkarteak Eguberrietako Eskubaloi Txapelketa Triangularra antolatu du. Hiru taldetako jokalariak ariko dira lehian: Leitzako Aurrera Kirol Elkartekoak, Doneztebeko Erreka Eskubaloi taldekoak eta Lekunberriko Eskubaloi taldekoak. 16:30ean hasiko dira partiduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun