Senpereko pilotarien kantu jaialdia abenduaren 27an izanen dute elizan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 25a, 09:00
Senpereko SPUC pilota elkarteko pilotariek Eguberrietako ohiko kantaldia eginen dute asteazkenean elizan.

Elizan ikusiko ditugu Senpereko SPUC elkarteko pilotariak urte hondarretan proposatzen duten kantaldi berezian, elizaren aterpean abenduaren 27an, asteazkenean, 19:00etan. Pilota eta kantua ongi uztartuz, errepertorio polita eskainiko du herriko pilotari taldeak, haatik gaitzeko laguntza ukanen dute Gurashow emazte kantari ospetsuekin.

Hauetan Amaia Riouspeyrous, Maider Cigarroa, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande eta Philippe Albor musikaria ariko dira. Huts ezineko hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun