Jaione Olazabal eta familiak kontzertua eskainiko du abenduaren 27an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 25a, 08:00

Jaione, Jon, Aratz, Intzara, Arane eta Nahikari ariko dira kantuan. Argazkia: Amaia Iparragirre

Jaione Olazabal, Jon Gurrutxaga eta haien lau seme-alabak igoko dira Leitzako Herri Aretoko oholtzara. Abenduaren 27an, asteazkenean, izanen da emanaldia 18:00etan eta sarrera librea izanen da.  Diskoa kaleratu berri dute eta bertan bildutako kantuak entzuteko aukera izanen dute bertaratzen direnek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun