Arkupeak elkarteko delegatuek urteroko batzarra izanen dute etzi, asteazkena, 11:00etan. Elkarteak Donezteben duen egoitzan bilduko dira eta bertan aurten egindako ekintzen errepasoa egiteaz gain, heldu den urteko ekitaldien inguruan arituko dira. Elkartearen buletina ere banatuko dute.
Emozioak identifikatu eta kudeatzeko tailer praktikoa eginen dute azaroaren 20an, 17:00etatik aurrera, Leitzako liburutegian. Zazpi urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, 621 24 80 24 edo 948 51 03 79 telefonora deituta edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita.
Orain arte ikasitakoa erakusteko eta Eguberriak ospatzeko kontzertua eginen dute Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek asteazkenean. Emanaldia 18:00etan izanen da San Esteban elizan, eta egun horretan ez da klaserik izanen eskolan.
Ekhi Huarte artistaren margolanak ikusteko aukera izanen dute abenduan Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Lehen pintura garaia obra jarri dute ikusgai eta abenduaren 28an bisita gidatua eskainiko du artistak berak 19:00etatik aurrera.
Baztango Udalak antolatua, Jon Martinez Ibarra argazkilariaren erakusketa ikusgai egonen da Arizkunenea Kultur etxeko lehenbiziko solairuan, abenduaren 1etik 20ra. Mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu Martinezek, eta horietatik 16 egonen dira erakusketan.
Abenduaren 12an, astearte arratsaldean hitzaldia eta tailerra emanen du Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak liburutegian