Berako Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek Eguberrietako kontzertua eginen dute asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 18a, 09:00

Orain arte ikasitakoa erakusteko eta Eguberriak ospatzeko kontzertua eginen dute Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek asteazkenean. Emanaldia 18:00etan izanen da San Esteban elizan, eta egun horretan ez da klaserik izanen eskolan.

Eguberrietako kontzertuez gain, pasa den astean hasita entzunaldiak egiten ari dira eskolan bertan. Ortzegunean eta ortziralean tronpetako eta biolineko ikasleen txanda izan zen. Gaur, astelehena, zeharkako txirulako ikasleek emanen dute emanaldia eta bihar, aldiz, pianokoek. Bi emanaldiak 18:00etan izanen dira eskolako areto handian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun