Arkupeak elkarteko delegatuen bilera eginen dute asteazkenean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 18a, 11:00

Iazko bileran elkartu ziren delegatuak.

Arkupeak elkarteko delegatuek urteroko batzarra izanen dute etzi, asteazkena, 11:00etan. Elkarteak Donezteben duen egoitzan bilduko dira eta bertan aurten egindako ekintzen errepasoa egiteaz gain, heldu den urteko ekitaldien inguruan arituko dira. Elkartearen buletina ere banatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun