Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Berako Udalak 'Uscaldunac garen ezquero' zikloa antolatu du bertze urte batez. Aurten zikloaren ardatza Euskaltzaindiaren 'Euskara ibiltaria' izeneko erakusketa izanen da. Astelehenean eginen dute erakusketaren inaugurazioa 18:00etan Kultur Etxean.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
Lesakako Koskontako bideo udal aretoan eginen dituzte lau saioak eta izena eman daiteka azaraoren 2ra arte
Azaroaren 26tik abenduaren 10era Pello Apezetxea kultur gunean Etxalarko Usazaleen elkarteak antolatuta, Usategietatik herrira jaitsiz, erakusketa martxan jarri dute, irudien bidez (lehengo eta gaur egungo argazki eta bideoak) gure herriko ondare berezi hau hobeto ezagutarazteko. Erakusketa azaroaren 26tik abenduaren 10era egonen da zabalik, astelehenetik ortziralera 16:00etatik 19:00etara eta aste hondar eta besta egunetan 17:00etatik 19:00etara.
Lesakako Andra Mari zahar egoitzak 25 urte beteko ditu abenduaren 8an. Hori dela eta, hainbat aktibitate prestatu dituzte heldu den astean, azaroko azkeneko astean zehar eginen dituztenak: bertso kantuak, txokolate jatea, opil jatea trikitixen soinuekin, dantzaldiak eta musika, bingo berezia… Aste horretan egoitza apainduko dute, aspaldiko argazkiak zintzilikatuz eta bertze hainbat dekorazio paratuz.