Landa Eremuko Nazioarteko Egunaren harira, Ekofeminismoa eta landa eremuko emakumea solasaldia eskainiko dute urriaren 26an, ortzegunean 18:00etan hasita Igantziko udaletxean. Izena eman behar da 722 69 30 78 whatsapp zenbakian edo berdintasuna@bortziriakberd.eus helbide elektronikoan.
Ortzegunean 18:00etan hasiko da jarduera, gaztelaniaz
Udaberrian hasi zuten Beran Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesua Goienerren eta Elhuyarren laguntzarekin, eta udazkenean bukatu dute Bixtubera izeneko kooperatiba sortuz.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Erratzun bizi den Diana Iniesta Benedicto margolariaren Just light (Argia soikik) olio margoen erakusketa zabalik dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean eta urrian bisita daiteke, parkearen ordutegian.
Saharako Kabiak elkarteak beraien lana ezagutarazteko eta Saharako errefuxiatu-eremuetako liburutegiekin lankidetzan aritzeko Nafarroako Liburutegi Sareko zortzi liburutegira hurbildu nahi du ikasturte honetan, Liburutegi Zerbitzuaren proiektuaren barrenean. Lesakako liburutegian Bubisher. Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetako liburutegiak erakusketa ikusgai izanen da urriaren 13tik azaroaren 10era.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.