Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren laguntzarekin, Beti Gazte Astea antolatu du eta hainbat ekitaldi gauzatzen ari dira egunotan. Horiek borobiltzeko, asteburu honetan herri bazkaria izanen dute larunbatean eta igandean, Elias Garralda zenaren omenez egiten den margo azkarreko lehiaketak hamargarren edizioa beteko du eta VII. argazki rally.a ere eginen dute.
Ikasturte osoan eskolatik kanpo dantzak ikasten ibili diren Leitzako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako dantzariek emanaldia eginen dute gaur, ekainaren 2an, 17:30ean herriko plazan. Azken hilabeteotan egindako lana jendaurrean erakusteko hitzordua izanen da.
Heldu den igandean, ekainaren 11n izanen da Bestaberri edo Corpus Christi eguna, eta egun horren antolaketa bideratzeko bilera irekia antolatu du Berako Udalak. Ortziralean, ekainaren 2an, izanen da bilera Herriko Etxean 18:00etan.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, udalaren eta Gazte Burrunbaren laguntzarekin, Errekaren Eguna antolatu du ekainaren 3rako. Egitarauaren barrenean aurkeztuko dituzte Doneztebeko erraldoi berriak.
Maiatzaren 26an Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketarekin hasi eta ekainaren 5eko ogi tailerra bitarte, egunero-egunero izanen da ekitaldiren bat