Ekainaren 3an, larunbatean 08:00etan mendi irteera izanen da plazatik. 10:00etan futbol partidak. 12:30ean erraldoak, buruhandiak eta gaiteroak. 14:30ean bazkari herrikoia Beheko Plazan. Bazkarirako txartelak maiatzaren 28ra bitarte salgai daude Koxkila ostatuan, Telletxea liburu-dendan, Izarra okindegian eta Etxeberria ostatuan. Prezio orokorra 30 eurokoa da eta fitxa duten futbolari eta tiralariek 18 euro ordainduko dute. Haurren menua 15 eurotan. 20:00etan musika Plaza Zaharrean Gabezin taldearekin.
Ekainaren 4an, igandean, argazkilariak eta margolariak ikusiko ditugu herriko txokoetan. Alde batetik, Elias Garralda X. Margo Azkarreko lehiaketa antolatu du Beti Gaztek, udalarekin eta Lesakako Zerbitzuen Elkartearekin elkarlanean. Lehenbiziko saria 700 eurokoa izanen da, bigarrena 350 eurokoa eta herritar baten margolan onenak 150 euro jasoko ditu. Haur Margolarien Eguna ere izanen da eta, adinaren arabera, hiru kategoriatan banatuko dituzte lehiaketara aurkeztuko diren haurren lanak. Maila bakoitzean margolan onena sarituko dute. Sari banaketa 18:00etan eginen dute.
Bertzetik VII. Argazki rally-a ere izanen da. Izen-ematea 09:00etatik 10:00etara egin daiteke (bazkide eta 16 urtetik beheitikoek doan, gainerakoek 5 euro) eta argazkiak 14:00 arte atera daitezke. Lanak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatuko da, argazkilaritza@betigazte.net helbidean. Rallyaren hasieran jakinaraziko dituzten bortz gai proposatuko dituzte eta gai bakoitzeko irabazleak 100 euro jasoko ditu, bazkide baten argazki onenak bezalaxe. Gainera, 150 euroko saria izanen da bilduma onenarentzat. Igandea borobiltzeko, 18:30ean Beti Jauzi Muxikoak plazan.
Ogia egiteko tailerra bukatzeko
Ekainaren 5ean, astelehenean, azkenik, 18:30ean ogia egiteko tailerra Irain eskolan, Basque Culinary Centerko Edorta Salvador okinarekin. Ikastaro honen prezioa 20 eurokoa da eta maiatzaren 31 baino lehen eman behar da izena, 617 21 24 39 telefonoan (Amaia). Bazkideek lehentasuna izanen dute.