Alde batetik, goizean aulkiak berrikusteaz, baloratzeaz eta instalazioei buruz ariko dira, eta arratsaldean, segurtasunari buruzko hitzaldia eginen dute. Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin txikikoen tratu onen Sareak antolatu du, Familia Txokoa egitasmoaren barrenean, eta bi saioak ostegunean, maiatzaren 11n, eginen dituzte. Dohainik da baina parte hartzeko izena eman beharko da.
Apirileko Kultur Topaketen Garaiaren ondotik, maiatzean ere segida izanen du kultur egitarauak Senpereko Larreko kultur gunean. Honela, maiatzaren 11n, ortzegunean 19:30ean La révolution antzezlana eskainiko du Maxime D'Aboville aktoreak. Sartzea 20 euro izanen da.
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du