Aspaldiko ohiturari eutsiz, Arantzako eskolako ikasleek antzerkiak eginen dituzte aste honetan. Gaur, asteazkena, Igantziko eta Etxalarko eskolako ikasleen aitzinean eginen dute, eta ortziralean, abenduaren 16an, herritarren aitzinean ariko dira.
Doneztebeko Mendi Abesbatzak, Eguberrietako kontzertu berezia eskainiko du ortziralean, Doneztebeko elizan Pablo Sorozabal gogoan. Kontzertu berezia izanen da, eta abesbatzarekin batera Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak eta Mendi Ttikik ere hartuko dute parte. Emanaldia 20:00etan hasiko da, elizan.
'Negun Atekan hotzik ez' zikloaren barrenean, kontzertua izanen dute ostiral gauean Atekabeltzen, 22:30ean. Bazka eta Kurkuma taldeak gonbidatu dituzte eta sarrerak Torrean daude salgai, zortzi eurotan.
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Etxalarko Kultur Etxearen 20. urteurreneko ekitaldien barrenean azkena, abenduaren 12tik 20ra, Adrian Labadieren arte lanak ikusgai egonen dira kultur etxean. Astegunetan 16:00etatik 19:30era, larunbatean 12:00-14:00 eta 18:00-20:00, eta igandean 12:00-14:00.
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Donibane Lohizunen kokatua den Scaramuccia Antzerki elkarteak Lehen eszenak eskainiko ditu Senpereko Larreko antzokian hiru gauez, abenduaren 16an, 17an eta 18an, ortzirale, larunbat eta igandean 20:30ean. Antzerkilari amateur hauek, alimaleko energia eta alaitasuna partekatzen dute publikoarekin, jolasean ari balira bezala. Parte hartze librean, oren bat eta erdiz gozatzeko aukera polita emanen dute.