Arantzako eskolako ikasleek antzerkiak eginen dituzte ortziralean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 10:00
Artxiboko argazkia.

Aspaldiko ohiturari eutsiz, Arantzako eskolako ikasleek antzerkiak eginen dituzte aste honetan. Gaur, asteazkena, Igantziko eta Etxalarko eskolako ikasleen aitzinean eginen dute, eta ortziralean, abenduaren 16an, herritarren aitzinean ariko dira.

15:00etan hasita, hiru antzezlan taularatuko dituzte eskolako gimnasioan. Haur Hezkuntzakoek Krokodilo lagunak lana eginen dute, Lehen Hezkuntzako lehenbiziko, bigarren eta hirugarren mailako ikasleek Pirata eskola; eta laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek Otso begetarianoak. DBHko ikasleek, berriz, aurkezle lanak eginen dituzte.

Antzerkiaren ondotik, azken asteotan ikasleek saldu dituzten txartelen zozketa eginen dute. Familiek emandako produktuekin osatutako zareak zozketatuko dituzte. Horrez gain, guraso elkarteak ikasleei merienda banatuko die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun