Bazka eta Kurkuma taldeek kontzertua emanen dute bihar gauean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 15a, 17:00

'Negun Atekan hotzik ez' zikloaren barrenean, kontzertua  izanen dute ostiral gauean Atekabeltzen, 22:30ean. Bazka eta Kurkuma taldeak gonbidatu dituzte eta sarrerak Torrean daude salgai, zortzi eurotan.

Abenduaren 23an emanen diote segida zikloari. Egun horretan pintxo-potea eginen dute mahai jokoekin, 17:00etan. 

Hurrengo hitzordua  hilaren 28an, izanen da. Zerotik hastera goaz izenburupean mahai-ingurua antolatu dute, 18:00etan. 

Zikloa ilbeltzaren 3an bukatuko dute. 18:00etan Kafe tertulia eginen dute Lañaidek talde feministaren eskutik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun