IMairu Antzerki tailerrak Lesakako udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako Keinu Leihoak Antzerki zikloaren hemezortzigarren edizioa egunotan eginen dute Lesakan. Azkenean heldutasunera heldu direla ospatzeko edo, hiru emanaldi eskaini beharrean lau prestatu dituzte. Mairu antzerki tailerretik diotenez, «helduak gara, baina ez dugu gaztetxoen «kontra» egiteko izpiritua galdu nahi. Izan ere, zerbaiten kontra altxatu edo oihu egiteko motiborik baden bitartean, iraunen baitu antzerkiak».
Azaroaren 27an, hilabeteko azken igandean 19:30ean izanen dira Andre Mari Elizan Galiziako musikaria eta bere taldea
Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak izanen dira Suspela auzoko Armi galerian
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Herriko taldeen ohiko emanaldiez gain ‘Los Xey: Una historia de película’ dokumentala ikusgai izanen da larunbatean Harriondoan