2019an eskaini zuen azken kontzertua Etxalarren Carlos Nuñez Galiziako gaita jotzaile ezagunak eta eliza jendez lepo bete zuen. Itsaso Elizagoien herritarrak taldean trikitixa jotzen segitzen du, eta Eguberrietako biraren barrenean, aurten ere geldialdia eginen dute Etxalarren. Azaroaren 27an emanen du kontzertua, igandean 19:30ean Andre Mari elizan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Etxalarko Kultur Etxean, arratsaldez, 16:00etatik 19:30era eta www.ataquilla.com webgunean.