Sarrerak salgai daude dagoeneko Astitz eta Maimurren
Abenduaren 12an, igande eguerdiko 12:00etan, Beintza-Labaienen jokatuko da Nafarroako aizkolarien lehen mailako Nafarroako txapelketaren finala. Lekunberrin sailkatutako bost aizkolari izanen dira bertan aurrez aurre: Iker Vicente (Otsagabia), Eneko Saralegi (Errazkin), Julen Olano (Leitza), Jon Rekondo (Leitza) eta Joxean Etxeberria (Ziga).
Gizarte Bilgunean izanen da antzerkia abenduaren 12an 19:00etan
Larunbatetan eta igandetan egonen da ikusgai erakusketa 16:00etatik 20:00etara.
Araitz, Areso, Betelu eta Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak antolatuta, azaroaren 20an eta abenduaren 18an patinaje saio bana egingo dute Areson. Azaroko jardunaldirako azaroaren 17a baino lehen eman beharko da izena eta abenduko saioan parte hartzeko abenduaren 15erako.
Abenduaren 3an hitzaldia emanen du Beñat Zintzo-Garmendiak eta abenduaren 6tik otsailaren 6ra bitarte argazki erakusketa eginen dute.
Keinu Leihoak Zikloaren baitan, Maringurua hitzaldi-ekitaldia ere izanen dute ortziralean Arranon