'Sugarren mende' antzezlana aurkeztuko dute Iruritan igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 7a, 11:00

Gizarte Bilgunean izanen da antzerkia abenduaren 12an 19:00etan

Sugarren mende liburuan oinarritutako antzezlana aurkeztuko dute Iruritako Gizarte Bilgunean igandean, Baztango Kultura Batzordeak antolatua.

Sinopsia

Sugarren mende memoria-ariketa bat duzu, eta sorgin-ehizaren garaian idatzi diren testuetatik abiatuz eraikia izan da. Orduko juristak eta teologoak mintzatu zaizkigu lotsagabe-lotsagabe euren zinezko jomugaz.

Ikuskizun dramatizatuak orduko testuinguru hartara eraman gaitu, zeinean eraikitzen ari baitira Aro Modernoko oinarri autoritarioak. Garretatik atera ditugu gure arbaso ehizatuen ahuenak eta garraxiak, orduko bidegabekeriaren lagin ozena. Antzerkia, musika eta marrazkia batera, argi egin nahiz tragedia izugarri haren gainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun