Nafarroan txapeldun handiak izan ohi dira, Martin Gartziarena, Ramon Latasa, Migel Berakoetxea, Patxi Astibia, Miel Mindegia, Donato Larretxea, Floren Nazabal,… Orain Iker Vicenteren aroa da. Bera izanen da faborito nagusia txapela janzteko Beintza-Labaiengo finalean.
Eguraldi ona eginen balu, Labaiengo frontoian jokatuko litzateke. Euria eginez gero, Beintzako frontoi estalian. Ohi bezala, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko dituzte.