Haurrentzako eta helduentzako patinaje ikastaroa izango da. Lehenengo jardunaldia azaroaren 20an egingo dute eta bigarrena abenduaren 18an. Bi kasuetan 12:30etik 13:30era bilduko dira.
Izen-ematea
Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da. Azaroaren 17an, 14:00etan, bukatuko da azaroko saioan parte hartzeko izena emateko epea. Bigarren jardunaldian, berriz, abenduaren 15eko 14:00 arte izango da apuntatzeko aukera. Izena emateko orria kirolmankomunitatea@gmail.com helbidera idatzita eskatu beharko da.
Saio bakoitzeko prezioa, haurrentzat 6,5 eurokoa izango da eta helduentzat 10 eurokoa. Jardunaldia aurrera ateratzeko taldeak gutxienez zortzi lagunekoak izan beharko dute.
Eguraldi txarra egiten badu, jarduera bertan behera utziko dutela iragarri dute antolatzaileek.