Ilbeltzaren 12an Pirinio Atlantikoetako prefeturak Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituen zortzi pasabide ixteko agindua eman zuen. Alde bateko eta bertzeko herritarrek adierazi dutenez, «azken hilabete hauetan etengabeko presentzia militarra jasan behar dugu, okupazio giroa sortuz».
Gaizka Sarasolaren testuan oinarrituta eta Manex eta Ximun Fuchsen kanpo begiradapean, Iban Garro, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi eta Ritxi Abril aktoreak izanen dira oholtzan eta bertze lan-talde zabala gibelean laguntzen. Sarrerak 5 eurotan salgai daude Telletxea eta Xagu liburudendetan.
Sarrerak bost eurotan daude salgai Maimur edo Astiz liburu-dendetan eta dagoeneko gutxi batzuk baino ez dira gelditzen.
Asteazken arratsaldetan, bi orduz, 18:30etik 20:30era, bilduko dira Thierry Biscary, Kalakan taldeko partaidea, irakasle dutela
Centro Huartek antolatuta, arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko Uholdeak erakusketa programaren barne, Klaustrofilia erakusketaz gozatzeko aukera izanen dute ilbeltzaren 19tik, heldu den asteartetik, otsailaren 13ra bitarte Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, astelehenetik larunbatera 17:30etik 19:30era.
Bortz artista nafarren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik otsailaren 13ra, seigarren baten bitartekaritza eta hezkuntza programarekin batera
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |