Kantuzaleek urtarrilaren 13tik martxoaren 17ra bitarte Elizondoko Arizkunenea kultur etxean kantu herrikoiak ikasteko aukera izanen dute Thierry Biscary, Kalakan taldeko kidearekin. Parte-hartzaileek kantu herrikoiak ikasteaz gain, horiek interpretatzeko baliabideak eskuratuko dituzte. Eta, era berean, kanten testuingurua, kantatzeko guneak eta bertze ezaugarri batzuk ezagutu ahal izanen dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!