'Indar okupatzaileak kanpora!' aldarrikatzeko elkartuko dira larunbat arratsaldean Lizuniagan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 28a, 17:00

Ilbeltzaren 12an Pirinio Atlantikoetako prefeturak Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituen zortzi pasabide ixteko agindua eman zuen. Alde bateko eta bertzeko herritarrek adierazi dutenez, «azken hilabete hauetan etengabeko presentzia militarra jasan behar dugu, okupazio giroa sortuz».

«Muga ixteko neurria eta militarren gehiegizko presentzia» salatzeko elkarretaratzea deitu dute Berako eta Sarako hainbat herritarrek ilbeltzaren 30ean, larunbatean, 15:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun