«Herri bat gira, mugarik ez» aldarrikatu dute eguerdian Izpegiko lepoan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 23a, 20:00
Izpegiko lepoan, Gaineko Bentaren inguruan elkarrearatzea egin dute mugen hestea salatzeko. Argazkia: Bob EDME

Baztango eta Baigorriko 100 herritar inguru elkartu dira larunbat eguerdian Izpegiko lepoan Ipar eta Hego Euskal Herriko pasabideen hestea eta presentzia militarra salatzeko. «Herri bat gira, mugarik ez» eta «indar okupatzaileak kanporat!» irakur zitekeen bi pankartetan.

Pasabideak itxiz, frantziar eta espainiar Gobernuek euskal herritarren bizia eta egunerokoa ez dutela kontuan hartzen deitoratu dute. Hortaz, mugak idekitzea galdegin dute fermuki.

Gaur gaurkoz ezin da jakin zehazki noiz arte luzatuko den egoera hau. Izan ere, Eric Spitz prefetak azaldu duenez, otsailaren akabera bitartean iraunen du  «gutienez» zortzi pasabide horiek zeharkatzeko debekuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun