Mairu antzerki tailerrak Iluntzen lanaren estreinaldia eginen du urtarrilaren 30ean, larunbatean 18:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean.
Mikroipuinak, elkarrizketa biziak eta isiluneak tartekatuz, alegiazko istorio batean barneratu nahi du Mairu Antzerki Tailerreko lan honek. «Surrealismo magikoaren kutsua eman, baina errealitatearen iluntasunari ihes egin gabe. Idazkera poetikoan sakondu, eta gordintasuna azalerazi» tailerreko kideek diotenez.
Animaliak protagonista
Alegia klasikoetan bezala, antzezlan honetan ere animaliak dira protagonista; baita mito eta kondairetatik eratorritako pertsonaiak ere. Pertsonak diruditen animaliak edo animaliak diruditen pertsonak. Alegiazko pertsonaiak azken finean.