Arantzako Udalak, herritarren laguntzarekin auzolanean, Baskula liburutegi izateko egokitu du Liburuentzako apalak, irakurketarako txokoa, ordenagailua, lanerako txokoa... Hainbat egokitzapen egin ditu azken hilabeteotan Arantzako Udalak herritarren laguntzarekin, eta lan horren emaitza larunbat honetan, ilbeltzak 25, ikusteko aukera izanen da. Liburutegiko ateak besta giroan irekitzeko inaugurazio ekitaldi xumea antolatu dute eta horretarako 12:30ean egin dute hitzordua Baskulan bertan.
Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.
Urtarrilaren 13tik 26ra ikusgai izanen da Arizkunenean
Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Larunbatean 20:00etan hasita kontzertuak eskainiko dituzte Inertzia, Hil norbait, ZaKill eta Torbeit taldeek eta DJ Atauzz ariko da musika jartzen Baztango gaztetxea musikazaleen bilgune bihurtuko da heldu den larunbatean, urtarrilaren 25ean. 20:00etatik aitzinera hasiko da mugimendua. Pintxoak dastatu bitartean, zintzurrak bustitzeko aukera bikaina izanen dute. 21:00etatik aitzinera musika soinuek girotuko dute ingurua. Inertzia izanen da taularatzen lehendabizikoa. 22:00etan Hil norbait taldeak hartuko du lekukoa eta 23:00etako ZaKillen eta 00:00etako Torheiten emanaldiekin borobilduko dute 666 gaua. DJ Atauzz ariko da ondotik musika jartzen.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |