Begoña Durrutyren ‘Bereterretxeren kanthoria’ erakusketak bide emanen dio Euskal Nobela Beltzaren Asteari

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 10a, 18:00

'Bereterretxeren kanthoria' animazioa lehenik eta ondotik komikia egiteko sortu zituen ilustrazioak erakutsiko ditu Begoña Durrutyk.

Urtarrilaren 13tik 26ra ikusgai izanen da Arizkunenean

 

(H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Asteko ekitaldi gehienak urtarrilaren 20tik 26ra antolatu badituzte ere, egitarauaren barrenean, Begoña Durrutyren Bereterretxeren Kanthoria erakusketa zabalduko dute hilaren 13tik 26ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. 17:00etatik 20:00etara egonen da.

Bereterretxe kanthoria animazioa lehenik eta ondotik komikia egiteko sortu zituen ilustrazioak erakutsiko ditu Begoña Durrutyk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun