Oinarrizko informatika ikastaroa urtarrilean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 31a, 12:31
Astearte eta ostegunetan elkartuko dira bi orduz.

Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.

Oinarrizko informatika eta Interneteko nabigazioa erakutsiko dira, ordenagailuetako zein mugikorretako erabilerarako. Doneztebeko Enplegu Agentziara deitu beharko da izena emateko 948 45 03 09 eta baldintza bakarra lan egiteko adinean egotea izanen da. Langabezian dagoenak lehentasuna izanen du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun