Haurrentzako masaje tailerra antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 8a, 11:30
Dohainik izanen da tailerra, lau saiotan banatuta.

Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra eta umeei masajeak egiten ikasi, beraiekin denboratxo bat gustura igaro eta bide batez, umeen zainketari eta heziketari buruzko gaiak, zalantzak eta kezkak partekatzeko aukera eskaini nahi diete parte-hartzaileei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun