Larunbatean 20:00etan hasita kontzertuak eskainiko dituzte Inertzia, Hil norbait, ZaKill eta Torbeit taldeek eta DJ Atauzz ariko da musika jartzen
Baztango gaztetxea musikazaleen bilgune bihurtuko da heldu den larunbatean, urtarrilaren 25ean. 20:00etatik aitzinera hasiko da mugimendua. Pintxoak dastatu bitartean, zintzurrak bustitzeko aukera bikaina izanen dute. 21:00etatik aitzinera musika soinuek girotuko dute ingurua. Inertzia izanen da taularatzen lehendabizikoa. 22:00etan Hil norbait taldeak hartuko du lekukoa eta 23:00etako ZaKillen eta 00:00etako Torheiten emanaldiekin borobilduko dute 666 gaua. DJ Atauzz ariko da ondotik musika jartzen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.