Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Azaroaren 1etik 28ra ikusgai izanen da Arizkunenean Fernando Manterolaren Argazkien bitartez Photos & Montajes argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 1etik 28ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Asteartetik ortziralera (17:00etatik 20:30era) eta larunbat eta besta egunetan (11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era) irekiko dira ateak.
Eguerdi partean Txalapartaldia eskainiko dute zenbait taldek eta arratsaldean Oñatiko dantza taldeak dantzatuko du, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren mendeurrenean Jo ala Jo Kultur Taldeak hemertzigarren urtez antolatutako Kirikoketa Besta azaroaren 3an ospatuko dute Arizkunen. Egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte, baina aurtengoa berezia izanen da. Izan ere, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren 100. urteurrena da aurten. Baztandar Mutil-dantzariak 1918. urtean Oñatin izan ziren beraien dantza erakustaldia egiten eta aurten, mende bat beranduago, Oñatiko Oñatz dantza taldea etorriko da Arizkunera dantzatzera.