Asteazkena, martxoak 22



07:40
13:00

Lesakako Sanferminetarako kartel eta azal lehiaketa

Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Lesakako Sanferminetarako kartel eta azal lehiaketa

Lanak apirilaren 7ra bitarte aurkez daitezke eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak

Lesakako Udalak, 2017ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 7ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 



17:00
19:00

Gaixotasun baskular batekin bizitzea

Doneztebeko Osasun zentroa, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Martxoaren 14, 16, 20 eta 23an eskainiko den ikastaroa doan da, baina aitzinetik izena eman behar da  Gaixotasun baskular batekin bizitzea izeneko tailerra landuko dute Doneztebeko Osasun Zentroan martxoaren 14, 16, 20 eta 23an, arratsaldeko 5etatik 7etan eginen dituzten saioetan, 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa doan da, baina horretarako aitzinetik izen eman behar da 848 421954 telefonoan (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasunaren Sustapenereko atala) edo www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.

Gaixotasun baskular batekin bizitzea Doneztebeko Osasun zentroa

Martxoaren 14, 16, 20 eta 23an eskainiko den ikastaroa doan da, baina aitzinetik izena eman behar da 

Gaixotasun baskular batekin bizitzea izeneko tailerra landuko dute Doneztebeko Osasun Zentroan martxoaren 14, 16, 20 eta 23an, arratsaldeko 5etatik 7etan eginen dituzten saioetan, 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa doan da, baina horretarako aitzinetik izen eman behar da 848 421954 telefonoan (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasunaren Sustapenereko atala) edo www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.



19:00
19:00

III. Energia jardunaldiak Leitzan

Leitzaldea Leitza | Jardunaldiak

LeitzEKO Kontsumo taldearen eta Udalaren eskutik, martxoaren 16, 23 eta 29an LeitzEKO Kontsumo taldeak eta Udalak elkarlanean antolatu dituzte III. Energia jardunaldiak. Martxoaren 16, 23 eta 29an izanen diren saioak, guztiak 19:00etan. 

III. Energia jardunaldiak Leitzan

LeitzEKO Kontsumo taldearen eta Udalaren eskutik, martxoaren 16, 23 eta 29an

LeitzEKO Kontsumo taldeak eta Udalak elkarlanean antolatu dituzte III. Energia jardunaldiak. Martxoaren 16, 23 eta 29an izanen diren saioak, guztiak 19:00etan. 



08:00
12:00

Arbolaren Eguna Lesakan

Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Frain kaxko inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan Arbolaren Eguna antolatu dute martxoaren 18 eta 25ean Lesakako Frain kasko inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Martxoaren 25ean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte.  Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan. Lesakako Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute ekitaldia, ArcelorMittal lantegiaren laguntzarekin.

Arbolaren Eguna Lesakan

Frain kaxko inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan

Arbolaren Eguna antolatu dute martxoaren 18 eta 25ean Lesakako Frain kasko inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Martxoaren 25ean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte.  Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan. Lesakako Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute ekitaldia, ArcelorMittal lantegiaren laguntzarekin.



10:30
12:00

0-3 urteko haurren Guraso Eskola

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik  Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

0-3 urteko haurren Guraso Eskola Arizkunenea

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 



19:00
20:00

Ateka Astea Leitzan

Atekabeltz, Leitza | Ospakizunak

Harribeltz rokodromoa larunbatean aurkeztuko dute Leitzako Atekabeltz Herrigunean biltzen diren herriko eragile desberdinen erakusle izanen da bigarrenez antolatu duten Ateka Astea. Martxoaren 22an hasi eta 30era arte, ekitaldi ugari eta anitzak dituzte prest. Tartean, Atekabeltzeko ganbaran auzolanean egin duten Harribeltz rokodromoaren aurkezpena eginen dute larunbatean.

Ateka Astea Leitzan Atekabeltz

Harribeltz rokodromoa larunbatean aurkeztuko dute

Leitzako Atekabeltz Herrigunean biltzen diren herriko eragile desberdinen erakusle izanen da bigarrenez antolatu duten Ateka Astea. Martxoaren 22an hasi eta 30era arte, ekitaldi ugari eta anitzak dituzte prest. Tartean, Atekabeltzeko ganbaran auzolanean egin duten Harribeltz rokodromoaren aurkezpena eginen dute larunbatean.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»