Arbolaren Eguna antolatu dute Lesakan martxoaren 18 eta 25ean

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 16a, 15:28

Larunbat honetan eremua garbitu eta itxi eta hurrengoan landatu eginen dute.

Frain kaxko inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan

Arbolaren Eguna antolatu dute martxoaren 18 eta 25ean Lesakako Frain kasko inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Martxoaren 25ean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte.  Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan. Lesakako Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute ekitaldia, ArcelorMittal lantegiaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun