erran.eus

III. Energia jardunaldiak antolatu dituzte Leitzan

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

LeitzEKO Kontsumo taldearen eta Udalaren eskutik, martxoaren 16, 23 eta 29an

LeitzEKO Kontsumo taldeak eta Udalak elkarlanean antolatu dituzte III. Energia jardunaldiak. Martxoaren 16, 23 eta 29an izanen diren saioak, guztiak 19:00etan. 

Lehenbiziko hitzaldia Udaletxean izanen da martxoaren 16an eta Udalaren energia planaz ariko dira solasean Esetek eta Mikel Zabaleta alkatea. Zer egin kontsumoan aurreztu eta ingurumenean irabazteko aztertuko dute.

Martxoaren 23an, Atekan Zenbat energia dago hondakinen atzean? ekoiztu-bota-erre eredua ezbaian hitzaldia eskainiko du Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohiak.

Martxoaren 29an, Atekan Garraioa arazoa da? Posible da burujabetza energetkoa garraio eredu honekin? Garraioaren gako batzuk, burujabetza energetikoa eta egungo garraio ereduari buruz hitzaldia eskainiko du Sustrai eraikuntzako Xabier Zubialdek.

2017/03/16 - 2017/03/29

Leitzaldea Leitza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa