'Eskerrak' edo 'Beharrik'?

Ttipi-Ttapa

Beharrik etorri zaren, bertzela itoko nintzen edo Eskerrak etorri zaren, bertzela itoko nintzen. Zein da egokia?

Biak zuzenak dira, eta eskerrak forma hedatuagoa bada ere, gure eskualdearen zati handi batean berezkoa beharrik da, lasaituaren edo pozaren adierazle gisa.

  • Beharrik ilargiak argitzen zituela erreka eta bazterrak.
  • Beharrik han nuen ama.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun