Beraz, Nafarroa Oinezeko edo Nafarroa Oinez-eko dira zuzenak. Hona hemen, adibide gehiago: Euskalteleko/Euskaltel-eko (*Euskaltelgo), Fagorretik/Fagor-etik (*Fagortik)…
Edozein moduz, izan kontuan arau horrek ez duela zerikusirik leku izen bereziekin; haietan, -e- ez da nahitaezkoa: Amaiurko/Amaiurreko, Almandozko/Almandozeko…
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.