'Sentiarazten gaitu' ala 'sentiarazten digu'?

Ttipi-Ttapa

Egituran dago gakoa; alegia, sentiarazi-k erantzuten dion galdera zein den: NOLA sentiarazi gaituen ala ZER sentiarazi digun.

Sentitu aditza da (NOR) sailekoa izaten ahal da: Indarberritua sentitzen naiz.

Eta du (NOR-NORK) sailekoa ere izaten ahal da: Hotzikara sentitzen dugu gorputzean.

Da sailekoak du bihurtzen dira -arazi hartzean, eta du erakoak dio. 

Galderako esaldia lehenbiziko adieran entenditzen bada (da saileko, alegia), -arazi eranstean, du bihurtzen da: sentiarazten gaitu (norbaitek sentiarazten gaitu gu).

  • Ongi sentiarazten gaitu (‘hark gu’).
  • Gustura sentiarazten nau beti.

Sentiarazi aditzarekin sortutako esaldiek NOLA galderari erantzuten diote.

Bigarren adieran entenditzen bada (du saileko adieran, alegia [guk sentitzen hotzikara]), -arazi eranstean, dio bihurtzen da: sentiarazten digu (norbaitek sentiarazi guri hotzikara):

  • Hark errabia sentiarazten digu.
  • Pena sentiarazi digu.

Kasu honetan, sentiarazi aditzarekin eratutako esaldiek ZER galderari erantzuten diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun