'*Gehien bat' edo 'gehienbat'?

Ttipi-Ttapa

Batez ere, batik bat, parterik handienean… erran nahi du gehienbat hitzak, eta loturik eskribitu behar da. Ez da zuzena bereiz eskribitzea: *gehien bat.

Hona hemen adibide batzuk: 

  • *Batzuk nerbioso daude, gazteak gehien bat > Batzuk nerbioso daude, gazteak gehienbat.
  • *Idazlan berriak arinak dira gehien bat > Idazlan berriak arinak dira gehienbat.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun