‘*Alde egitea aholkatu dit lagunak’ edo ‘Alde egiteko aholkatu dit lagunak’?

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 22a

Euskaltzaindiaren hitzetan, «hala moduzko erabilera» da *Alde egitea aholkatu dit lagunak.

Aditz erregimena dio denean, -t(z)eko edo subjuntiboa dira aukerak.

Hona hemen -t(z)ekoren adibide batzuk:

  • Norbaitek bertze norbaiti zerbait egiteko aholkatu dio (ez *egitea).
  • Alde egiteko aholkatu dit lagunak (ez *egitea).
  • Ibiltzeko aholkatu zion medikuak (ez *ibiltzea).

Eta hemen subjuntiboa erabiliz bertze adibide batzuk:

  • Norbaitek bertze norbaiti zerbait egin dezan aholkatu dio (ez *egitea).
  • Zaku eder bat eros zezan aholkatu nion (ez *erostea).

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun