Ekialdeko euskalkietan erabiltzen da -rat kasua, tartean, gure eskualdeko hainbat herritan. Baina horrek ez du erran nahi, estandarrean egokia delako kolore guztietako erabilerak nahastea ongi dagoenik. Konparazio batera, ez da egokia, mendebaldeko euskaran idatzitako testu batean, non, adibidez, barik, ostera, berba... agertzen diren, norat, bortz, izanen, heldu den urtean... eta gisakoak sartzea; berdin da desegokia alderantziz ere.