Mendirat edo mendira?

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 23a

Nora kasu markan, zuzena al da -rat erabiltzea euskara estandarrean? Eta zertara denean? Bai, zuzena da. Izenean kasuan (etxerat, mendirat…) -rat erabiltzen ahal da, eta adizkiekin ere bai (egiterat, jaterat…).

Ekialdeko euskalkietan erabiltzen da -rat kasua, tartean, gure eskualdeko hainbat herritan. Baina horrek ez du erran nahi, estandarrean egokia delako kolore guztietako erabilerak nahastea ongi dagoenik. Konparazio batera, ez da egokia, mendebaldeko euskaran idatzitako testu batean, non, adibidez, barik, ostera, berba... agertzen diren, norat, bortz, izanen, heldu den urtean... eta gisakoak sartzea; berdin da desegokia alderantziz ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun