AEBko ala AEBetako?

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 25a

Euskaltzaindiak dioenez, sigla hiru letraz osatua dagoenean (kasu honetan, <bokal + bokal + kontsonante> hurrenkerarekin), letraka irakurri behar da, eta hori da AEB siglaren kasua.

Nola deklinatu zehazteko, hasteko, kontuan hartu behar da izendapen berezi bat ordezkatzen duela AEB siglak. Bigarrenik, letraka irakurtzen dela (beraz, beti bokalez bukatzen da). Eta azkenik, izendapen berezi bat laburtzen duen sigla denez gero, izendapen osoa ordezkatzen duela, artikulua barne, singularra zein plurala izan. Hau da, Ameriketako Estatu Batuak estatuko sigla AEB da, (eta ez *AEBak).

Beraz, AEB, eta hortik abiatuta, AEBko, AEBk, AEBri, AEBren…

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun