‘*Baja izan’ edo ‘Ezin jokatu’?

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 11

Berria Estilo Liburuaren arabera, «kiroletako klixe gogaikarria da» da *baja izan.

Horren partez, euskaraz badira hori errateko bertze hainbat manera: deialditik kanpo gelditu, ezin jokatu, ez du jokatuko…

  • *Zabala baja izanen da hurrengo partiduan > Zabalak ez du jokatuko du hurrengo partiduan.
  • *Bi jokalari baja izanen dira heldu den denboraldian > Bi jokalarik ez dute segituko heldu den denboraldian.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun