‘*Ipurzuri’ edo ‘Ipurtzuri’?

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 28a

Hitz elkartean, bigarren osagaia kontsonantez hasten denean, ipur- formaren alde egiten du Euskaltzaindiak. Bokal soinuz hasten bada, berriz, ipurt-.

Beraz, bigarren osagaia kontsonantez hasten den hauetan ipur- behar du:

  • Ipurbeltz, ipurgarbitzaile, ipurmami, ipurmasail...

Bokal soinuz hasten bada, berriz, ipurt-:

  • Ipurtandi, ipurtargi, ipurtarin, ipurterre, ipurtondo...

Baina badira salbuespenak: ipurtzulo eta ipurtzuri dira, elkarketa fonetikoa tarteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun