‘Genero’ edo ‘Jenero’?

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 31

Biak zuzenak dira, baina ez dute gauza bera erran nahi.

Jenero hitzak salgai, ekoizkin, produktu, merkantzia, jateko... erran nahi du. Hegoaldeko forma da:

  • Denda horretan jenero ona bertzerik ez dute saltzen.

Genero hitza, berriz, gainerako adiera eta esparru guztietan ibiltzekoa da: hizkuntzalaritzan, biologian, gizarte zientzietan…:

  • Euskaraz ez dago generorik.
  • Animalia edo landare motak generotan biltzen dira.
  • Ipuingintza, nobela, poesia, antzerkia.. Ia genero guztiak landu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun