‘*Ez didate utzi hor sartzea’ edo ‘Ez didate utzi hor sartzen’?

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 16a

Albiste barrenean Euskaltzaindiak kontu honi buruz dioena. 

  • *Ez didate utzi hor sartzea: Okerra da. Egia da egitura hori tradizioan erabili izan dela, baina ez dirudi egokia euskara baturako.
  • *Ez naute utzi hor sartzea: Okerra.
  • *Ez naute utzi hor sartzen: Okerra.
  • Ez didate utzi hor sartzen: Zuzena. Utzi aditzak erregimen hori agintzen du: du aditza (Nor-Nork) da erabilera horretan eta zertan utzi eskatzen du, -tzen alegia).

Baina bertze hau ere zuzena da Iparraldeko tradizioan: Ez naute utzi hor sartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun