Dagokionean denbora-balioa duen esaldian bakarrik erabili ohi da, perpaus nagusian adierazten dena NOIZ gertatzen den adierazteko.
- Dagokionean egiten du lan.
- Dagokionean hasiko da kantari.
Dagokionez, berriz, moduzkoa da eta esaldian mintzagai berria sartzeko erabiltzen da.
- Isabeli dagokionez (*dagokionean), ez da etorri azterketa egitera.
- Hau pentsatzen dut gai horri dagokionez (*dagokionean).
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.