‘Baino gehiago’ edo ‘Zer bertze(rik)’?

Ttipi-Ttapa

Albiste barrenean dagoen adibidean, ez dago konparaziorik, eta, beraz, ez dagokio baino gehiago erabiltzea. Falta den zerbaitez galdezka ari garenez, zer bertze(rik) da erabiltzekoa.

Hauxe da adibidea:

  • *Erran marrazkikoak baino zer gauza gehiago behar den mendirako > Erran zer bertze(rik) behar den mendirako, marrazkiko gauzez gainera / Erran bertze zer behar den mendirako, marrazkiko gauzez gainera. / Erran, marrazkiko gauzez gainera, zer (bertze/bertzerik) behar den mendirako.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun