Hona hemen esplikazioa:
- Jokatu aditzak da/du erregimenak hartzen ahal ditu, euskalkien arabera (Iparraldean da gehiago).
- Dirua jokatu dute.
- Ederki jokatu dira.
- Taldeak ongi jokatu du.
- Jolastu aditzak da behar du.
- Jolastu da.
- Jolastu gara.
- Jostatu aditzak biak hartzen ahal ditu, Euskaltzaindiaren arabera.
- Alde batetik, jolastu zentzua duenean, da behar du ondoan: Jostatu gara.
- Eta bertzetik, jostarazi edo atsegin eman adiera duenean, du: Irakurleak jostatu nahi ditut.
Eta ez dugu atzendu behar, eskualdean ohikoak diren jostetan ari eta jostetan ibili ere zuzenak direla:
- Jostetan ari zen sokarekin.
- Nahiago dute jostetan ibili.
Bidenabar, jokatuk —eta jokoak— irabaztea edo galtzea dakarte berekin, edo sari eta lehiaketaren batean parte hartzea. Hartara, tentuz zaintzekoak dira esamolde hauek:
- Futbolean jokatu (ez jolastu)
- Pilota partida jokatu (ez jolastu)
- Kartetan jokatu (ez jolastu)
- Xakean jokatu (ez jolastu)
Oharra: *Izartxoa dutenak gaizki daude.